Beasaingo CAF segregazioaren aurka

2008/11/19
Beasaingo CAFen zuzendaritzak Beasaingo lantegia segregatzeko asomaren berri eman du. Horretarako, UNROC sozietatea sortu du (CAFeko errodaje negozioaren atala). Enpresaren aldebakarreko erabaki hionetan ez da langileon ordezkaritzen inolako parte hartzerik, nahiz eta Kartera Sozialaren bidez egungo akziodunen %30a izan.

Erabaki honek CAFeko egungo plantilaren 500 bat langile inguru beste empresa berri batera segregatzea dakar. Aldebakarreko erabaki honen helburua Gasteizko gobernuak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Aldundiek eta EAEko hiru Kutxek sortutako EKARPEN sozietatetik 40 milioi euroko diru laguntza jasotzea da. EKARPENek empresa berrian %20ko parte artesa izango luke.

ELAk erabateko gaitzespena azaltzen du neurri honen aurrean, izan ere empresa berri bat sortzea suposatzen du lanpostu berri bat bera ere sortu gabe.  Beasaingo lantegian egungo langileak bi enpresatan banatzeak lan baldintzen bereiztea ere ekar dezake empresa bakoitzaren emaitza kontuen arabera. Are gehiago gerta daiteke hori kontuan hartzen badugu balio erantsia gutxien duen enpresaren zatia dela segregatu nahi dena. ELAren iritzian langileontzako zentzu gabeko arriskua da hori balantze ekonomiko bikainak dituen empresa batean.

Gainera paradogikoa suertatzen da Euskal Erakundeak izatea 40 milioi euro emango dizkiotenak Gipuzkoan balantze ekonomikorik eta eskaera kartera hoberenetakorik dituen enpresari. Gobernuaren ekimena hedabideetan oihartzun zabala duten helburuetan zentratzen da, nahiz eta bere erabakiek lanpostu berririk sortu ez oraingo kasu honetan gertatzen  den bezala.