Beste bi greba egun gehiago Telemarketing-en

2008/02/18
LAB eta ELA sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte Telemarketing-eko alorrean otsailaren 19 eta 20rako. Sindikatuok Telemarketing sektorean autonomi erkidegorako lan hitzarmena exijitzen dute.

Orain artean patronalekin izan dituzten harremanetan ez da aurrerapausorik ematerik izan. Izan ere, Xuperak (lehenago Edipro eta Bai Esan), Customer eta Cotlan-eko ordezkariekin ezinezkoa izan da elkartzea; Lanalde eta Resulta-k ezezkoarekin erantzun dute langileen eskariei eta Atento eta Gozanen-en aldetik ez dago inolako konpromiso zehatzik.

Aurreko deialdiak bezala egunotan ere jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean. Guztira langileen %65 inguruk bat egin du deialdiarekin.

Grebalariek bertako lan hitzarmena eskatzen dute orain dituzten soldata eta lan baldintza exkaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne. Sektore honetan 3.000 daude Euskal Autonomia Erkidegoan, hauetako %95 emakumeak.