Beste garraio politika bat aldarrikatu du Trenbide Sozialaren aldeko Sareak

2008/03/12
Trenbide Sozialerako Sarearen esanetan Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailak mugikortasun eta salgaien garraioaren gainean aurkeztutako txostenak garraioren inguruko politika negargarria dela baieztatzen du. AHTren aldeko apustuak eta errepideen eskaintza areagotzeak akats horietan sakontzen dute eta gure gizarteak eta ingurumenak behar duten trenbide politika garatzea eragozten dute. Hala adierazi dute martxoaren 12an Trenbide Sozialerako Sareko ordezkariek Bilbon egindako agerraldi publikoan.

Sareko partaide dira erakunde hauek: Angiozar Batzarra, Aralar, Batasuna, CGT, EAE-ANV, Eguzki, EHNE, EKA-OCU, Ekologistak Martxan, ELA, ESK, Ezker Batua-Berdeak, Gezia Fundazioa, Grupo Ezkio-Itsaso, HIRU, Kalapie, LAB, Lurra Deialdia, STEE-EILAS eta Zutik.

Agiria Irakurri