Beste greba-egun arrakastatsua Bizkaiko Merkataritzan

2022/06/24
Bizkaiko ehungintzako Merkataritzan, orokorrean eta larrugintzan eta oinetakoetan atzoko grebak izandako arrakastaren ondoren, sektoreko langileak kalera atera dira gaur berriro, hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Eguneko ekitaldi nagusia eguerdiko 12etan Arriaga plazatik patronalaren egoitzara (Bilbo) abiatu den manifestazio jendetsua izan da. Bertan, langile grebalariek mosaiko bat egin dute, eta bertan hitzarmenaren negoziazioan ukiezinak diren aldarrikapenak islatu dituzte: udako larunbat arratsaldeetako librantza, % 100eko osagarria bajetan eta antzinatasun-plusari eustea.

Aurreikusita dago egun osoan piketeen manifestazioak ibiliko direla kaleetan zehar saltokiak ixtera animatuz.


Gaurkoa ekainean sektorean deitutako azken greba eguna da.

ELAk aurreratu du, hala ere, patronalak hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu greba deialdi berriak izango direla.