Nafarroako hezkuntza publikoa
Beste greba egun bat apirilaren 3an

Nafarroako Gobernuak ez du Mahai Sektorialean negoziatu nahi izan sindikatuek legegintzaldi osoan zehar egindako aldarrikapenetako bat bera ere, ezta otsailaren 15eko grebaren ondoren ere.
Horregatik, ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek beste greba egun bat deitu dute apirilaren 3rako, honako aldarrikapen hauekin:
-
Ratioen jaitsiera hezkuntza etapa guztietan.
-
Erosahalmena berreskuratzea. KPIari lotutako soldata igoera eta 2010etik galdutako erosahalmena berreskuratzea (% 20ko galera izan da).
-
Karrera profesionala guztiontzat.
-
Behin behinekotasuna %8tik behera murriztea.
-
Lan gainkarga murriztea, ikasleen hezkuntza premiei denbora gehiago eskaini ahal izateko.
Aldarrikapen horiek, lan baldintzak hobetzeaz gain, zerbitzu publikoa nabarmen hobetzean eragina dute. Horregatik, atxikimenduak sustatuko dira klaustroetan eta eskola kontseiluetan ere.