Beste hildako bat lanean

2006/01/13

Gaur goizean 47 urteko langile bat hil da Lasarten, lan egiten zuen aldamiotik erori eta gero. Berarekin batera lanean ari zen langilea ere erori da, baina bera onik atera da. Ezbeharra goizeko lehen orduan izan da. Aurten dagoeneko hiru dira lanean hildako langileak Euskal Herrian.