Beste hildako bat Nafarroan lan istripu baten ondorioz

2006/02/21

ELAk gaur lanean beste langile bat hil dela salatu nahi du. Kasu honetan, hildako langileak 43 urte zituen, eta Oloritzen zendu da, elektrokutatuta, maneiatzen ari zen 4 metroko barra katenaria ikutu ostean. Lan egiten zuen enpresa, RENFEren azpikontrata bat zen. Lagilea, berriz, trenbidearen hormigoizko trabesen berrikustean eta ordezkapenean jarduten zen. Gaurko heriotzarekin, dagoeneko 5 dira aurten Nafarroan lanean hildako lagunak. Heriotza berri hau salatzeko, ELA, LAB, ESK, CGT, eta STEE-EILAS sindikatuek kontzentrazioa egingo dute otsailaren 24ean, eguerdiko 12tan, RENFEk Iruñean dituen bulegoen aurrean, Estella Kaleko 8. zenbakian.