Beste hildakoa laneko istripuan

2005/09/15

Dagoeneko 71 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuetan

Gaur goizean 50 urteko langile bat hil da lan istripuan. Istripua hamaikak aldera gertatu da Durangoko Mendiguren-Zarragua taldeko Industrias Berri enpresan (Abadiño). Urtarriletik hona 71 langile hil dira lan istripuetan Euskal Herrian, igaz baino %58 gehiago epe berean.

ELAren esanetan, egoera honen aurrean euskal administrazioek, estatistikak alde batera utziz, gaitz sozial honi aurre egiteko hausnarketa bat egin beharko luke denbora galdu gabe.

Hildakoa langile autonomoa zen eta mantenimenu lanetan ari zen istripua gertatu den unean metal arloko Industrias Berri enpresan.