Beste hiru greba egun deitu dituzte urrian eta azaroan, negoziazioan aurrerapausorik ez dagoelako

ELAk eta LABek grebara deitu dute berriro Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioen sektorea urriaren 22an eta azaroaren 4an eta 5ean. Hiru egun horiekin, guztira hamahiru greba egun egingo dira 2025ean. Sei urte eta berrogeita hamar greba egun baino gehiago lehenengo probintzia mailako hitzarmenaren lortzeko. ELAk eta LABek uste dute garaia iritsi dela zaintza sektorearen lan baldintzak duintzeko.
Duela bi aste, negoziazio mahaiaren azken bileran, Aldundiaren eta sektoreko patronalen jarrerak argi ikusi ziren. Alde batetik, gonbidatuta egon arren, Aldundiak uko egin zion joateari, eta, beraz, sektorearekin eta gatazkarekin duen erantzukizuna bere gain hartu gabe jarraitzen du. Bestetik, patronalek oraindik ez dute aurkeztu Estatuko hitzarmenak ezartzen dituen baldintza prekarioak benetan hobetuko dituen benetako proposamenik.
Ia urtebete igaro da EAJk, PSEk eta EH Bilduk gatazka konpontzeko dirua bideratzea adostu zutenetik. Baina gatazkak irekita jarraitzen du, eta urrun dago Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetarako lehen hitzarmena lortzetik.
Egoera honen aurrean, borrokarekin jarraitzea beste irtenbiderik ez dago. Hori dela eta, ELAk eta LABek greba egun gehiago deitu dituzte, urriaren 22an eta azaroaren 4an eta 5ean.