Beste hiru greba egun gehiago Telemarketing-en
2008/03/10
LAB eta ELA sindikatuek beste hiru greba egun deitu dituzte Telemarketing-eko alorrean aste honetarako. Sindikatuok Telemarketing sektorean autonomi erkidegorako lan hitzarmena exijitzen dute. Martxoaren 10ean izan da lehen eguna eta aurreko deialdiak bezala jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean. Guztira langileen %70 inguruk bat egin du sindikatuen deialdiarekin.
Martxoaren 11rako elkarretaratzeak deitu dituzte eguerdiko 12etan Donostian Telefonikak dituen bulegoen eta BBK-ren egoitzaren aurrean.
Grebalariek bertako lan hitzarmena eskatzen dute orain dituzten soldata eta lan baldintza exkaxak hobetu ahal izateko. Izan ere, hilean 800 euro jasotzen dituzte eta 39 ordutako lan astea dute, igande eta jai egunak barne. Sektore honetan 3.000 daude Euskal Autonomia Erkidegoan, hauetako %95 emakumeak.