Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza
Beste hiru greba egun zerbitzua hobetzeko

Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Batzordeak (ELA 9, LAB 7, CCOO 3, ERNE 2, ESAN 2) beste hiru greba egun deitu ditu datorren asterako, zehazki, apirilaren 28, 29 eta 30erako. Bi orduko lau lanuzte eta greba egun bat egin ondoren (martxoaren 27an), Donostiako Gizarte Ekintza Saileko langileak 6 greba egun egitera iritsiko dira datorren astean.
2025a hasi zenetik, langileek ohartarazi dute zerbitzua ez bada hobetzen, mobilizazioek gora egingo dutela. Udaleko Langileen Batzordeak salatu du ezin dutelako lan karga bere gain hartu langile gehiago ez bada jartzen.
Gobernu taldearen arduragabekeriak oso egoera kezkagarria ekarri du, langileek ezin baitiote erantzun dauden premia larriei. Aste honetan lehen aldiz bildu dira langileak Udalarekin, baina Udalak ez du gatazka honi amaiera eman diezaiokeen proposamenik egin.
Batzordeak arduradun politikoei eskatzen die lehenbailehen kolektiboaren aldarrikapenei erantzuteko proposamena ekar dezatela. Hala ez den bitartean, Donostiako gizarte zerbitzuen defentsan greban eta mobilizazioekin jarraitzea beste aukerarik ez dago.