Beste langile bat hil da Euskal Herrian

2006/04/11

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek Euskal Herrian langile berri bat hil dela salatu nahi dute. Ezbeharra apirilaren 11n gertatu zen, arratsaldeko 18;00tan Zestoan (Gipuzkoa). Langileari manipulatzen ari zen makinaren kabina gainera erori zitzaion.

Sindikatuek beste behin salatu nahi dugu hildako langilea azpikontrata baterako lan egiten zuela. Behar beharrezkoa da salatzea egun lan merkatuan dagoen behin-behinekotasun eta ezegonkortasuna; bi faktore horiek nabarmen handitzen dute ezbehar bat izateko arriskua. Gainera, horri gehitu behar zaio azpikontratetako langileei ezartzen zazkien lan erritmo altuak, ezbehar berri honetan ikusi ahal izan dugun bezala.

Ezbehar hau salatzeko, ELA, LAB, ESK y STEE-EILAS sindikatuek kontzentrazioa egingo dute datorren asteartean, apirilak 18, goizeko 11:30tan, "Lan istripu gehiagorik ez" lemapean. Kontzentrazioa A-8 autopistako Arroako (Zestoa) irteeraren ondoan dagoen errotondan izango da.