Beste zortzi greba egun Gasteizko Quiron Salud ospitalean

2022/10/14
Gasteizko Quiron Salud ospitaleko langileen hitzarmenaren negoziazioak etenda jarraitzen du. Izan ere, nahiz eta Quiron Salud taldeak 2.900 milioi euro baino gehiagoko irabaziak aitortu dituen, ez du Gasteizko ospitaleko 90 langileentzako erosahalmena bermatuko duen hitzarmen kolektiborik sinatu nahi.

Negoziazioa apirilean hasi zen, baina eten egin da KPIa bermatzeari uko egin diolako enpresak. Aurreko hitzarmenetan adierazgarria izan den arloa da, orain, aldiz, uste du egungo egoerak berekin dakarrela langileek soldataren zati bat laga behar izatea ospitalaren mesedetan.

Argumentua ez da onargarria, 1.000 milioi dibidendu baino gehiago banatu dituen taldea delako. Izan ere, 2022an diru sarrerak handitu baino ez dituzte egin, aurreko urteekin alderatuta.

Enpresak osasun langileak kontratatzen ditu unean-unean, hitzarmenetik gorako soldatekin, eta, aldi berean, eskatzen du txandak bikoizteko eta lan kargak handitzeko.

Horren aurrean eta hiru greba egun arrakastatsu egin ondoren, enpresa batzordeak (ELAk du ordezkaritza) gaur jakinarazi du urriaren 18an, 19an, 20an, 24an, 25ean, 26an, 27an eta 28an greba deialdia egingo duela Gasteizko ospitale osoan.

Langileek KPIa bermatuko duen hitzarmen kolektiboa merezi dute. Era berean, langileak fisikoki eta psikologikoki ez gaixotzeko lan baldintzak hobetu behar dira.

Azkenik, langileek salatu nahi dute enpresak presioa egiten diela bai langile batzordeko kideei zein beste langileei. Grebara egunetako esku-hartzeak birprogramatzen ditu, grebaren aurreko eta ondorengo egunetan txandak eta lanaldiak aladtzen dizkie langileei, eta eskatzen die greba egiteko asmoa ahalik eta azkarren jakinarazteko, onargaitza dena.