Bestelako eredu fiskal baten aldeko giza-katea

2017/06/01
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta ekainaren 8an giza-katea egingo da Bilbon, ‘Jarri fiskalitatea bizitzaren zerbitzura, ez kapitalarenera’ leloan. Ekintza 11:00tan hasiko da Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean, eta Confebask patronalaren egoitzaren parean geldialdia egin ostean Foru Aldundian amaituko da.

Giza-katea gaur aurkeztu da Bilbon; Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek mobilizatzearen garrantzia azpimarratu dute. “Fiskalitatearen inguruko eztabaida bidegurutze batera iritsi da. EAEn eta Nafarroan erakundeek iragarri dute egungo egoera baloratu eta, behar izanez gero, aldaketaren bat egitekotan direla. Zerga-politika aldatu eta iruzur fiskalari aurre egiteko gauza bakarra behar da, borondate politikoa. Baina horretarako ezinbestekoa da patronalarekin eta botere ekonomikoekin konfrontatzea. Eta hau lortzeko bide bakarra dago, errebeldia, mobilizazio eta antolatze prozesu iraunkorrari ekitea”.

ELAko idazkari nagusia, Adolfo Muñoz Txiki, giza-katearen aurkezpenean parte hartu duen lagunetako bat izan da. Muñozek Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta fiskalitatearen inguruko erreformetan EAJren eta Alderdi Popularraren arteko aliantza aipatu du. “Eusko Jaurlaritzak PPren babesa bilatu du, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten lagunen kriminalizatu dituen alderdia. Gasteizko aurreko alkatearen –Javier Maroto– ildoa jarraitu dute; berak ‘pobreak pobreen aurkako gerra’ bilatu zuen”.

Muñozek, gainera, ezkerreko alderdiei euskal neoliberalismoaren aurkako oposizio gogorra eskatu die, “langile-klasea eta pobrezian eta bazterkerian bizi diren horiek defendatu ahal izateko”.

Hona hemen gai honen inguruan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztu duen agiria