Bestelako polizia eredu baten alde elkarreratzea egin du gaur ELA-Ertzaintzak

2021/06/16
ELA-Ertzaintzak elkarreratzea egin du gaur Bilboko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Gran Vía 85) eta adierazpen kritikoa irakurri du Ertzaintzaren ereduari buruz. Izan ere, ELA-Ertzaintzak uste du Segurtasun Sailarentzat lan gatazka, manifestazio, kontzentrazio eta grebak “arazo publikoa” direla, eta ez ertzainek ere babestu beharreko oinarrizko eskubideak.

Hori dela eta, oinarrizko arau eta printzipio deontologikoak urratzen ari dira, hala nola bereizkeriarik eza, indarraren erabileran proportzionaltasuna eta oinarrizko eskubideen erabilera errespetatzea eta babestea. Eta, horren ondorioz, erabakiak argi eta garbi bat datoz enpresen interesekin". Ondorioz, “sailaren erabakiak zuzentzen ez badira, Ertzaintzaren legitimazio soziala arriskuan dago herritar guztien eta Ertzaintzaren beraren kalterako”, salatu dutenez.

ELA-Ertzaintzaren adierazpena