Beti-On zerbitzuko langileek greban daude lan hitzarmenaren alde

2022/06/02
Beti-On zerbitzuko langileek greban daude lan hitzarmenaren alde
Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza zerbitzu publikoko langileak grebak eta mobilizazioak egiten ari dira beren hitzarmena defendatzeko. Zerbitzu horretan 260 pertsonak egiten dute lan, eta Tunstall Televida-GSR-Grupo IMQ enpresak kudeatzen du. Enpresa pribatu horiek 41 milioi euro jasotzen dituzte diru publikotik, eta etekinen zifrak gizentzen dituzte, plantillaren lan-baldintza kaskarren kontura.

Beren lan-baldintzak sektore soziosanitariokoekin berdintzea aldarrikatzen ditu plantillak. Era berean, langile guztiei modu linealean ezarritako KPIren gutxieneko igoera eta bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzearen arloko hobekuntzak aplikatzeko eskatzen diote enpresari.