Lehen astea greban Bizkaiko sei zahar-etxeetan
2014/03/14

Mungiako San Jose Etxe Alai, Bilboko Caser, Barakaldoko Sanitas eta Muskizko Gangoiti egoitzetako langileek eta Igurko eta Trapagako eguneko zentroetako langileek bi asteko greba bati ekin diote gaurtik aurrera, hitzarmen kolektiboaren alde. ELAren deialdiari langile gehienek jarraitu diote sei egoitzetan.
Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio-mahaian ELAk proposatu dituen klausulak lan-erreformaren alderdirik atzerakoienak saihesteko izan dira, eta baita soldata-igoeren bidez sektoreko langileen eroste-ahalmenari eusteko lortzeko izan dira. Izan ere, 2013. urterako, KPIren pareko igoera proposatu dugu, eta 2014 eta 2015. urteetarako, KPI+1.
Sektoreko patronalaren eskakizunak, bestalde, honako hauek dira: nahitaezko arbitrajea —hitzarmena salbuetsi ahal izateko— eta eroste-ahalmenaren kaltetan doan diru-proposamen bat.
ELAk eskatu dio, halaber, Bizkaiko Aldundiari arazoan engaiatzeko, egoitzak titulartasun publikokoak baitira; eta enpresa pribatuek diruz dezente lagundurik kudeatzen baitituzte.