Bi behargin hil ziren atzo Santurtzin lan istripuetan
2015/11/12
Gaur elkarretaratzeak egin dira Santurtzin atzo gertatutako bi istripu hilgarriak salatzeko. ELAk salatu du lehenago ere istripu tasa handiaren zergatia lan prekaritatea eta eskubideen etengabeko suntsipena (baita lan-osasun eta -segurtasun arloan ere) dela.