LAN HERIOTZAK

Bi garraiolariren heriotza eta sektoreko prekarietatea salatzeko egin du elkarretaratzea ELAk

2023/04/19
Gasteizeko Lan Delegaritzaren aurrean bildu dira mobilizatutako lagunak, 24 orduan bi garraiolari hil egin direlako Arabako errepideetan. 2023an, dagoeneko, 6 langile zendu dira probintzia horretan eta 15, gutxienez, Hego Euskal Herrian.

Astelehenean, Zambranan, 39 urteko kamioilari bat hil egin zen gidatzen zuen kamioia errepidetik irten eta irauli ostean. Ordu batzuk geroago, astearte goizeko 3:00ak inguru, beste garraiolari batek istripua izan zuen Erriberabeitian, gidatzen ari zen kamioiak izandako arazo bategatik. Ikertzen daude oraindik kamioia.

ELAk lan heriotzak salatu eta sektoreko langileek pairatzen duten prekaritatea gogor kritikatu du. Izan ere, urtero hamarnaka garraiolari hiltzen dira lanean daudela, prekarietatearen erruz. Lan-erritmo onartezinak, jardunaldi amaigabeak, atsedenerako aukera ezak... Luzea da sektoreak pairatzen dituen injustiezien zerrenda.

Azken bi heriotza hauekin, jada gutxienez 15 dira aurten Hego Euskal Herrian hildako langileak. ELAk gogorarazi nahi du zifra horiek onargaitzak direla. Enpresek segurtasun neurri guztiak bermatu behar dituzte legez, eta erakundeek berme guztiak betetzen direla ziurtatu. Horregatik, ELAk Lan-Ikuskaritzan dauden gabeziak salatu, eta ikuskari gehiagoren premia bere bizikoa dela adierazi du elkarreratzean.