75 egun greban Gipuzkoako errepide mantentze lanetako langileek
2016/05/13
Gipuzkoako errepideak zaintzeko langieen greba mugagabea hasi zirenetik75 egun bete dira gaur. Azken sei urteotan lan baldintza ezin txarragoetan aritu dira. Gaur 500en bat ordezkarien babesa jaso dute Donostian egindako manifestazioan.
Besteak beste, lanaldi amaigabeak 12 ordutik gorakoak, lan egiteko gehiegizko erritmoak, pertsonal urria, prekarietatea eta soldaten izozketa jasan dute azken urteotan. Langileok Ikusi, Korostel, Zerbitzu Elkarteak, Ferrovial, Asfaltos Urretxu, Murias eta Otegui Gaztañaga osatzen duten elkarte baterako lan egiten dute.