Bi hilabeteko greba Georgia Pacific

2007/03/05
Lizarrako Georgia Pacific enpresako langileek bi hilabete daramate greban lan hitzarmenaren negoziazioa eskatzeko. Egoera salatzeko, langileek greba antolatu dute martxoaren 17rako, Lizarran.

Langileek urtarrilaren 8an hasi zuten greba. Izan ere, enpresaren zuzendaritzak zazpi urte darama hitzarmena sindikatuekin negoziatu gabe. Denbora honetan langileen baldintzak okerrera egin dute. Soldatak KPI-ra mugatu dira azken zazpi urteetan, eta ez da lanaldiaren murrizketarik egon.