Bi langile hil dira azken egunotan

Joan zen astelehenean langile bat hil zen Azkoitiko Ibarmia enpresan. Betelu azpikontratako langilea zen.
ELAk gogor arbuiatu du Ibarmia enpresak istripuarekiko izan duen jarrera lotsagarria; izan ere, ezkutatu egin du istripua gertatu izana. Portaera hau oso larria da, are gehiago enpresa burua Adegiko zuzendaritzako kidea denean.
Bestalde, bart hil egin zen 40 urteko langileaK aldi baterako enpresa baten kontratupean egiten zuen lan, zehazki, Campezo Obra eta Zerbitzuak enpresarentzat. Istripua izan zuen trailerraren aseguru-konpainiak kontratatu zuen enpresa hori. Bide horretan moztuta egon den errail bateko seinalizazioa kentzen ari zen momentuan gertatu da istripua. Istripua izan zuen trailerra errepidetik kentzeko lanen ostean seinalizazio-lanetan ari zela, furgoneta batek harrapatu du.
Bi kasuetan argi geratu da azpikontratazioak prekarietatea dakarrela eta hauxe dela, hain zuzen ere, lan ezbeharren atzean dagoen arrazoi nagusia.