Bi langile hil dira Bilboko portuan eta Basaurin

2008/04/10
Soja ekarri duen untzi bateko gasa arnastean zendu da behargin bat Bilboko Portuan, Zierbenan. Gunea airez egokitu gabe zegoen. Basaurikoari bihotzekoak eman dio, Renfeko katenaria ikuskatzen ari zela.

Behargin bat hil da Bilboko portuan, soja ekarri duen itsasontzi batean gasa arnastu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Bihotzekoak jota hil da.
Langilea itsasontzi haren deskarga ikuskatzera joan da, Zierbenan (Bizkaia), eta gas toxikoa arnastu eta berehala zendu da. 103.000 tona soja garraiatu ditu untziak eta, Bilboko Portuko arduradunek adierazi dutenez, soja ekarri duen gunea oraindik airez egokitu gabe zegoen langilea han sartu denean.

Osasun zerbitzuetako langileak segituan azaldu dira hara, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.

Kyla izena du untziak, 271 metrokoa da, eta Liberiako bandera du.

Basaurin (Bizkaia) ere beste langile bat hil da . Renfeko katenaria ikuskatzen ari zela bihotzekoa izan du.

Azken lan istripuak salatzeko elkarrateratzea egingo de ELAk datorren apirilaen 14an eguerdiko 12etan Barakaldon.