Bi langile hil dira Etxebarrin eta Zallan izandako lan istripuetan

2006/10/16
Urriak 16an bi langile hil ziren lan istripuetan. Lehenengo istripua Arcelorrek Etxebarrin duen lantokian izan zen. Bigarren istripua, berriz, Zallan. Hildako langilea Iberdrolako azpikontrata batean egiten zuen lan.

Heriotza berri hauek salatzeko kontzentrazioak egingo dira. Gaur, urriak 17, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS-ek kontzentrazioa burutu dute Arcelor enpresaren aurrean. Bihar, berriz, kontzentrazioa Zallan izango da. ELAk heriotza berri hauek salatzen ditu, eta arazi larri honekin amaitzeko neurriak eskatu dizkio administrazioari.