Bi langile hil dira Legorretan (Gipuzkoa), luizi batek harrapatuta

2005/09/11

ELA, LAB, ESKE eta STEE-EILAS sindikatuak gaur Legorretan izandako lan istripu larria salatuko dute bihar eguerdian. Lan ezbehar hau salatzeko, bihar kontzentrazioa egingo dute ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek, ezbeharraren tokian. Aurten dagoeneko 18 dira Hego Euskal Herrian erakintzan izandako lan-istripuetan hildako lagunak.

Gaur eguerdian luizi batek hondeamakinekin beharrean ari ziren bi langile azpian harrapatu ditu Legorretan (Gipuzkoa). Ezbeharraren ondorioz, bi langileak hil egin dira. Ezbeharra eguerdiko 12:00tan gertatu da, Guadalupe auzoan. Bi langileak eraikuntzarako Urrela enpresak azpikontratatutako Mendizabal indusketa enpresako langileak ziren.