Bi langile kaleratu dituzte Loiuko Aulaga egoitzan greba-eskubidea erabiltzeagatik
Loiuko Aulaga egoitzako Zuzendaritzak (Gurena taldea) bi langile kaleratzea erabaki du. Langile horiek hamalau urtetik gorako antzinatasunak zituzten. Kaleratze-gutunetan diziplina-arrazoiak aipatu dira.
ELAren iritziz, kaleratze horien arrazoi bakarra sindikatu honek deituriko greban parte hartu izana da. 18 greba-egun horietako eskakizuna sektoreko lan-baldintzak eta arreta-baldintzak hobetzea izan da, eta grebak erantzun zabala lortu du sektorean, orokorrean, eta egoitzan bertan, zehazkiago.
Zuzendaritzak, inolako arrazoirik gabe, greba-egunetako antolamendu-anabasaren errua bi langile horiei leporatu die; baina antolamendurik eza urteko egun guztietakoa da, pertsonalaren eskasia dela-eta.
Egoitzan ordezkaritza duten bi sindikatuok (ELA eta SATSE), batzarra egin ostean, eta Zuzendaritzaren gehiegikeria hori ikusita, 17 egunetan lanaldi osoko greba egiteko deialdia egin dugu, uztailaren 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n eta abuztuaren 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21ean.
Mobilizazio gehiago egingo dira; eta, langileak berriro onartu ezean, langileek greba mugagabera deituko dute.