Bi lantegi saltzeko iragarpena beste urrats bat dela Gamesaren zatiketan

2022/10/28
Siemens Gamesak orain gutxi jakinarazi du Espainiako Estatuko 8 ekoizpen lantegi saldu nahi dituela. Tartean, Mungiako eta Asteasuko lantegiak. ELA kezkatuta agertu da iragarpenarekin, jokoan jarri lezakeelako enpresaren etorkizuna. Gainera, salmenta horrek Gamesa Electric Gearbox eta Gamesa Energy Transmission enpresen bulegoetako lanpostuak ere arriskuan jartzen ditu bai Zamudion, bai Nafarroan. Hasierako inbertsio publikoa bertan behera uzteak enplegua suntsitzea eta ziurgabetasuna ekarri du.

Albisteak kezka are handiagoa sortzen du Siemens Energyren EEParen ondoren bizitzen ari den doikuntza-prozesuari, dagoeneko iragarri baitu 475 lanpostu suntsituko dituela.



ELAren ustez, albiste hori beste urrats bat da Gamesaren zatiketa prozesuan, bere garaian energia eolikoan puntako enpresa izan zen arren.

Sindikatuak beste behin gogorarazi du EAEko eta Nafarroako gobernuek diru publiko asko inbertitu zuten arren; gaur egun, Siemens Gamesarekiko Administrazio Publikoen kontrola oso mugatua da.



Azkenik, Siemens Gamesaren etorkizunari buruzko informazio falta ere salatu du ELAk, ez baitakigu noraino iritsiko den Gamesaren aztarna industriala desegiteko prozesuan.