Bi ordutako lanuztea atzo Ondarroan izandako lan istripua saltzeko
2016/03/15
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek bi orduko lanuztea deitu dute biharko, martxoak 16, Ondarroan atzo izandako lan istripua salatzeko. Lanuztea goizeko 11,30etatik arratsaldeko 13,30etara izango da. Eguerdiko 12,30etan manifestazioa egingo da.
Sindikatuok bere elkartasuna eta dolumina agertu nahi dizkiete Ondarroan lan-istripuz hildako bi langileen senide eta adiskideei. Era berean, istripu hilgarri horren arrazoiak argitze aldera, ikerketa bat berehala egiteko eskatu diote Osalani.