Bi ordutako lanuztea Condesa Taldean
2014/10/08
Condesa Taldeko lan zentro guztietan, sei orotara, bi Legutio-Gasteizen, eta bana Lesaka, Berrioplano, Mieres eta Sagunton lanuztea izan da gaur. Lantegiok pasa den uztailetik hartzekodunen aurrekonkurtsoan daude. Jarraiopena ia-ia erabatekoa izan da lantoki guztietan eta 2 orduotan ez da aktibitaterik egon. Urriaren 15erako egun osoko greba deitu dute langileen batzordeak.
Langileen batzordeen aburuz Condesa Taldea erabat bideragarria da. "Zuzendaritzak egindako kudeaketa txarraren ondorioz soilik, gaude egoera honetan. Beraz, Zuzendaritzari Condesa Taldeko lantoki guztietarako enplegua eta lan baldintzak bermatuko dituen bideragarritasun plan bat, alegia, industria plan bat, aurkezteko exigitzen diogu".
Premiazkoa da irtenbide bat lehenbailehen topatzea eta horretarako exijitzen dugu Taldeko Zuzendaritzak biabilitate plana aurkeztea enplegua eta aktibitate industriala bermatzeko.