Bi urtetako greba amaitu da Gasteizko Caballiton

2005/11/17

Gaur goizean ELA, ESK, USO eta UTL sindikatuetako ordezkariek sinatu dute Gasteizko Caballito enpresako zuzendaritzarekin grebaren amaiera ekarri duen akordioa. Bi urte hautean grebalariek grebari eutsiz beste biderik ez dute izan. Langileen adoreak enpresak denbora honetan izan duen jarrera zentzugabea utzi eta akordio bat sinatzera behartu dute.

Enpresak langileak bere gogora kaleratzeko aukera izatea izan zen gatazkaren hasieraren muina. Bi urte ondoren zuzendaritzak edozein kaleratze langileen ordezkariekin negoziatzeko prest agertu da.