Bide politikoak jorratzeko berme demokratikoen eza salatu du ELAk

2007/10/31
Beste euskal buruzagiekin batera Lehendakariaren aurkako ahozko epaiketaren aurrean

EAE-ko Auzitegi Nagusiko epaileak, hainbat euskal buruzagirekin batera, Lehendakariari ahozko epaiketa irekitzeko emandako ebazpena dela eta, ELAk oso larritzat jo du bide penaletik buruzagi hauek akusatuen aulkian eserarazteko erabakia.

Guztiz onartezina da bide politikoen ekinbidea kriminalizatzea- biltze eskubidearena, kasu honetan-, are eta gehiago zilegitasun demokratikoa egiaztaturik duten eragile politiko arteko elkarrizketak izateagatik.

Bultzada politikoa dela medio, bitarteko judizialen erabilera salatzen du ELAk, pertsonen oinarrizko eskubideak urratu eta eragile ezberdinen arteko elkarrizketa politikoa auzipetzen direlako. Ezustekoan izan ez bada ere, egotzitako delitu-susmoen kontsiderazioak ekimen politikoaren jardunean berme demokratikoen eza adierazten du, baita EAE-ko instituzioetako pertsonaia nagusienarekin.