Bigarren greba eguna Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko langileen hitzarmenaren alde

2021/02/03
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko langileek manifestazioa egin dute gaur herriko kaleetan, hitzarmen propio baten negoziazioaren alde. ELA, SATSE, UGT eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, bederatzi urte baino gehiago hitzarmenik gabe egon ondoren, zuzendaritzak proposamen barregarria aurkeztu du, "Duela urtebete baino okerragoa". Sindikatuek nabarmendu dutenez, lan-baldintzen prekarizazioa profesionalen ihesa eragiten ari da, eta horrek zaildu egiten du denboran zehar eskainitako asistentzia-kalitatearen mailari eustea. Eta gehiago, pandemia garaian.

ELA, SATSE, UGT eta CCOO sindikatuek eskatu dute lan-jarduna nabarmen murriztuko duen hitzarmen propioa negoziatzeko eta onartzeko – Orain 1.668 ordu lan egiten dute urtean, sektoreko beste zentro batzuek 1.629 ordu egiten dituztenean –, bizitza pertsonala eta lanekoa bateratzeko neurriak hartzeko, erantzunkidetasuna sustatzeko, ospitaleko langile guztien garapen profesionala aitortzeko eta ordainsari-taulak eguneratzeko.
Azkenik, helburua lortu arte lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraituko dutela ziurtatu dute sindikatu horiek.