DORNIER – IRUÑEA

Bigarren greba eguna TAO zerbitzuan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

2024/03/26
Iruñeko eremu urdineko langileek greban jarraitzen dute (martxoaren 25etik 27ra), Dornierrek uko egin diolako lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat negoziatzeari. Gaur elkarretaratzea egin dute 12:00etan Udaletxeko plazan, eta 18:00etan Merindadeen plazan izango dira.

Iruñeko aparkaleku arautuaren zerbitzua kudeatzen duen Dornier enpresako Enpresa Batzorde osoak deitutako grebak aurrera jarraitzen du. Enpresak uko egin dio hitzarmena negoziatzeari, eta esan du ez duela "ezer negoziatzeko", esleipenaren "pleguaren informazioa eta zenbatekoak" ez dituelako. Hori dela eta, Dornierreko langileek uste dute negoziatu egin behar dela eta akordio batera iritsi plegua atera baino lehen. Izan ere, behin aurrekontuko partida emanda dagoenean, ez da maniobra tarterik egongo plantillaren lan baldintza prekarioak hobetzeko.

Gaur (martxoak 26) eta bihar, Dornierreko langileek elkarretaratzeak egingo dituzte 12:00etan Udaletxeko Plazan eta 18:00etan Merindadeetako Plazan.