Bihar, administrazioan langileentzako antolatze-sistema arautzen duen dekretu berriaren aurka Gasteizen

2006/02/06

Bihar, otsailak 7, asteartea, ELA, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek kontzentrazioa egingo dute eguerdiko 12tan Lehendakaritzaren aurrean, Nafarroa kalean. Kontzentrazioaren helburua euskal administrazioan langileentzako antolatze-sistema arautzen duen dekretu berriaren aurka protestatzea izango da. Ordezkari sindikalek dekretu honen aurka azken asteetan bildu dituzten sinadurak aurkeztuko dituzte.