Bihar bilkura izango da Bergaran ostiralean laneko istripuan gertatutako gazte baten heriotza salatzeko

2005/05/02

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILASek biharko, maiatzak 4, bilkura deitu dute ostiralean Bergarako San Antonio Kotoi-lantegian izandako istripua salatzeko. Laneko istripu honetan 25 urteko langilea hilik gertatu zen. Protesta ekintza hau istripua gertatutako toki berean egingo da goizeko 11tan.