Bihar, hilak 18, elkarretaratzea Lakuan lan baldintza eta lanpostuen defentsan
ELAk dei egiten die euskal zerbitzu publikoetako langile guztiei, bihar, asteartea, lan zentruen aurreetan mobilizazioekin jarraitzeko Era honetan, goizeko 11,30etan Lakuan kontzentrazioa egingo du.
Gobernu berriari, besteak beste, honoko aldarrikapenak egiten zaizkio:
-
Berehala, Gabonetako ordainsaria abenduan ordaindu dezala. Berau ordaintzen ez badute, zerbitzu publikoetako langileok erosahalmenaren %20a galduta izango dugu azken bi urteetan.
-
Berehala, lanpostuak bermatzea.
-
Berehala ordezkapenak egitea.
-
Asteko 35 orduko lanaldia, lizentziak, baimenak eta eskubide sindikalak orain dauzkagun era berean mantendu ditzala eta IT egoeretan osagarriak berrezarri ditzala.