Zerbitzu publikoen aldeko manifestazioak Bilbo, Donostia eta Gasteizen maiatzaren 11ean

2013/05/10
Manifestazioak”Dekreturik ez! Enplegu Suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki!” lemapean izango dira eta ELA, LAB , CCOO eta UGT sindikatuek deitu dituzte maiatzaren 11erako.

ELAren iritziz onartezina da da zerbitzu publikoak finkatu eta zabaldu beharrean, eta enplegu publikoaren aldeko apustua egin beharrean, gure arduradun politikoek zerbitzu publikoak murriztea etengabe; eta horren ondorioz, enplegua suntsitu eta langabezia ugaldu ez ezik, herritar asko eta asko funtsezko zerbitzu eta babesik gabe geratzea. Krisi garaian Eusko Jaurlaritzak langabezia murrizteko neurriak hartu beharrean, enplegua, behin- behinekoa eta aldibaterakoa, suntsituko dituen erabakien aldeko apustua egin du.

Eusko Jaurlaritza berriak, hauteskunde kanpainan agindutakoari aurka eginez, arazo honi aurre egin beharrean eta zerbitzu publikoei inbertsio eta baliabide gehiago eman beharrean, 1.200 milioiko aurrekontu proposamena aurkeztu du, aurreko murrizketak finkatzen dituen aurrekontua eta murrizketa berriekin mehatxatzen duena.

ELAk Eusko Jaurlaritzari inposatutako murrizketa dekretuetan atzera egin dezala exijitzen diogu, EAEko zerbitzu publikoak zabaltzeko eta garatzeko apustua eginez, modu honetan inbertsioa handitu dezala baliabideekin batera (Europar Batasuneko bataz-bestekoarekin parekatu arte behintzat) eta enplegua sortuz.

ELAk, azkenik, Euskal negoziazio esparruari errespetua exijitzen diogu eta EAEko langile guztiek lan-baldintzak negoziatzeko hemen duten eskubidea ere errespeta dezala, baita kanpotik datozen inposaketak ez onartzea eta Euskal Herrian behar diren eta nahi ditugun zerbitzu publikoak erabaki ahal izatea. Babes kolektiborako akordioak mantentzea ere exijitzen dugu.

Bilbon Jesusen Bihotza plazatik aterako da manifestazioa arratsaldeko 17,30etan, Donostian ordu berdinean Bulebarretik eta Gasteizen 19etan Bilbo plazatik abiatuko da administrazio publikoko sindikatuek deitutako manifestazioa.