Lanuzte berri bat deitu dute biharko Zalain Transformados lantegian

Lan Batzordearen agiria :
Condesa taldea, soldadurarik gabeko tuboetako liderra nazio mailan hedatutako 9 enpresez dago osatuta. Euskal Herrian 4 lantegi ditugu: 2 Gasteizen, eta bertze bi Nafarroan. Hauez gain Asturias eta Castellongo lantegiak daude. Honi Alemania eta Frantziako lantegiak gehitu behar zaizkio plantilan 1000 langiletik gotti dituztelarik.
Zalain Transformados, Zalain Zoko Z/G Lesakan Nafarroan kokatuta eta Condesa taldearen barruan kokatuta, 350 langileko enplegu zuzenaz osatuta dago.
2014ko Martxoan Zalaingo zuzendaritzak diruzaintza tentsioak zirela eta erran zigun lehengaiaz hornitzeko arazoak zeudela jakin arazi zigun, epe motzera arazoa konponduko zela erraten zigun bitartean.
Arazoak gero eta nabariagoak ziren eta Condesa taldeak gaur egun denongatik jakina dena ukatzen jarraitzen zuen; gestio negargarri batek tubo sektoreko europako produktore nagusia porrotera eraman zuen.
Hartzekodunak posizioak hartzen hasi ziren eta enpresaren kontrola hartzeko bertze eskaintza batzuk egon ziren arren badirudi gaur egun hartzekodun nagusi diren ArcelorMittal eta banku talde batek (BBVA, Santander, Kutxabank, Sabadell, Popular Español, Bankia, Caixabank, Bankinter, Caja Rural de Navarra y Deutsche Bank) hartuko dute kontrola.
Borroka gogorra egon da, eta bertan propieta mantentzeko gaitasunik ez zuen aulki bat mantentzen saiatu da eta hartzekodun taldea denbora aunitz eramaten du taldearen kontrola eta zuzendaritza hartzen.
Borroka guzti honetan Condesa taldeko zuzendaritzak ez digu langileei ezerren berri eman, informazio eskaera aunitz egon dira, eta mobilizazioekin bakarrik lortu da egi erdiz osaturiko informazioa eskuratzea.
Jakin den gauza apurren artean dago, arazo larri hau konpontzeko aukeratutako formula Fenix proiektua dela. Badirudi gestio industriala ArcelorMittalen eskuetan geldituko dela, bitartean banku taldearen auditoria batek egoera ekonomikoa fiskalizatuko duelarik.
Jadanik 2014ko Abenduan hasi ziren eguberrietako aparteko ordain-saria atzerapenarekin ordaintzen; hala nola, gainontzeko aparteko ordain-sariak talde osoan egun batzuetako atzerapenarekin ordaintzen ziren. 2015Eko Abenduan Zalaingo zuzendaritzak jakin arazten du ez dakiela aparteko ordain-saria noiz ordainduko duen, eta uste zuela hilabete bukaerarako ordainduta egonen zela, edo behintzat zati bat. Horrela izan zen Abendua bukaerarako aparteko ordain-sariaren %25-a talde osoan ordaindu baitzen.
Zalain Transformadoseko soldata egitura 15 pagez osatuta dago, honek erran nahi du Abenduko aparteko ordain-sariaz gain urtarrilean bertze aparteko ordai-sari bat daukagula, baldintza hau dugun lantegi bakarra garelarik talde guztian.
Urtarrilean Zalaingo zuzendaritzak jakin arazi zigun 15. paga ordaintzeko diru nahikorik ez zela egonen.
Urtarrilaren 11ean Zalaingo langileok langile batzar orokorrean bilduta 4 orduko lanuztea deitu genuen urtarrilaren 18rako baldin eta Zalain Transformadosek ez bazuen zor zuen dirua ordaintzen; hau da, aparteko ordain-sari baten %75 eta bertzearen osotasuna.
Urtarrilaren 18-a iritsi zen, eta zuzendaritzarengatik jaso genuen bakarra izan zen beraien promesa diruzaintzaren zuzendaritzak ordain zezan saiakera eginen zuela izan zen, osotasuna edo behintza zati baten ordainketa. Gauzak horrela langileok, batzar ezberdinetan bilduta, 165 aldeko bozkekin, 4 kontrako bozkekin eta 6 bozka txurirekin otsailaren 2 eta 4rako bertze bi 4 ordutako lan-uzte deitu genituen txanda bakoitzerako.
Zalaingo zuzendaritzak bertze pagaren %25-a ordainduko zutela jakin arazi zigun, eta urtarrilaren 22an ordaindu zuen.
Honi, Europako konpetentzia batzordearen ebazpena gehitu behar zaio non Condesaren oinarria den Bagoetak ArcelorMittal eta bankuei bere lantegi batzuk saltzeari oniritzia ematen zaion. Asturias, Castellon eta Gasteizko inoxidable salmenta akordiotik kanpora gelditu egiten dira.
Ziurgabetasun honen aintzinean Zalain Transformadoseko plantilak zorraren osotasuna ordaintzea eskatzen dugu, uste baitugu zorra ez ordaintzera eraman duten arazoek deus gutti dutela ikusteko diru-zaintzarekin eta bai ordea Condesaren diseinu estrategiko batekin. Zorra ez balitz ordainduko Langile Komitea eta langile batzarrak mobilizazioekin jarraitzea aztertuko dugu.
Langile guztiei bere babesa eskertu, beraiek gabe Langile Komitea ez baita deus, eta eskerrak ere komunikabideei Condesa taldeak 2005ean Zalain erosi zuenetik emandako tratua erakusteagatik.