Biharko ekimenetan parte hartzeko deialdia egin dute hainbat sindikatu, alderdi eta eragiletako kideek
2014/01/10
Gaur eguerdian hiriburuetan elkarretaratzeak egin dira aste honetako atxiloketak salatzeko eta bihar Bilbon egingo den manifesatziorako deialdia luzatzeko. Bilboko udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean Adoldo Múñoz "Txiki", idazkari nagusiak parte hartu du.
ELAk bat egiten du iniziatiba honek presoen eskubideen inguruan planteatzen dituen oinarrizko aldarrikapenekin, alegia: dispertsioaren amaiera, larriki gaixo dauden presoen askatasuna eta Giza Eskubideen Europar Epaitegiko epaiaren berehalako aplikazioa.