Bihartik aurrera greba Euskaltelen

2014/04/10
Bihartik aurrera greba Euskaltelen
Bihar Euskaltelen mugagabeko greba hasiko da. Enpresak apirilaren 30erako iragarri zuen 175 lanpostu murrizteko asmoa zuela. ELAk salatu du zuzendaritzak sistemaz urratu dituela aurreko bi greba aldietan zerbitzu minimoen inguruan iritsitako akordioak.

Bihar Euskaltelen mugagabeko greba hasiko da. Enpresak apirilaren 30erako iragarri zuen 175 lanpostu murrizteko asmoa zuela, eta garai berean zabaltzen du 50 milioi euro irabazi eta merkatuan zenbateko kuota irabazten ari den. Horixe da plantillak borrokarako duen arrazoia; ez bakarrik Euskaltel markaren alde egitea, baizik proiektu osoaren alde, hots, enpresa, bere lanpostu eta langile guztiekin.
Kezka honexen berri izan dute Eusko Legebiltzarreko talde politikoek gaur izan den saio batean; bitartean plantillako ordezkariek kanpoan elkarretaratze bat egin dute aldarrikatzeko bertoko herritarrek eraiki eta eurentzat omen den enpresa honek bere ibilbide positiboari eutsi diezaion, bera bideragarri egin duen gizartearekiko konpromisoa baztertu gabe.

Bestalde, plantillak gutxieneko zerbitzuen agindua zorrotz errespetatuko du; Jaurlaritzak agindu hori eman behar izan du, izan ere, enpresak sistemaz urratu baititu aurreko bi greba aldietan zerbitzu minimoen inguruan iritsitako akordioak.