Bilboko Calor Bizkaia enpresako langileek greba mugagabea hasi dute

2021/11/22
Bilboko Calor Bizkaia enpresako langileek greba mugagabea hasi dute, zuzendaritzak hitzarmen kolektiboaren negoziazioan jarrera itxia duelako. Langileek soldatak hobetzea, lanaldia murriztea eta baja-kasuetan estaldurak hobetzea aldarrikatzen dute, beste gai batzuez gain.

Enpresak milioi bat euro baino gehiagoko irabaziak izan ditu 2018tik 2020ra, baina orain arte ez du proposamen onargarririk egin.
Calor Bizkaia Bilbon dagoen enpresa bat da, galdarak instalatzen eta mantentzen ditu, eta 26 langile ditu. Enpresak Vaillant multinazionalarentzat ematen ditu zerbitzuak, gehienbat.