Bilboko EITBren egoitzaren aurrean egindako erasoaren gaitzespena

2008/12/31
ELAk abenduaren 31an Bilboko EiTBren egoitzaren aurrean izandako erasoa gaitzetsi nahi du eta, bide batez, kaltetuak izan diren komunikabide eta komunikabideetako langile eta zuzendaritzei bere elkartasuna adierazi. ELAk kaltetutako egoitzetako langileen artean ordezkaritza zabala du.

ELAren esanetan, ETAren atentatua adierazpen eta informazio eskubideen aurkako eraso onartezina da, hauek baitira salbuespenik onartzen ez dituzten edozein gizarte demokratiko baten oinarriak.

ELAk, armak utz ditzala exijitzen dio ETAri berriro ere. ETA oztopoa da eta soberan dago. Izan ere, bere jardunak sufrimendua eta oinazea besterik ez dio eragiten gure herriari, zeinek behin eta berriro biolentziaren aurkako jarrera azaldu duen.

Atentatua gaitzesteko ELAk bilkura egingo du urtarrilaren 2an, ostirala, goizeko 11:00tan, EITBk Bilbon duen egoitzaren aurrean (Basurtoko Kaputxinoak, 2). Bilkuraren leloa “Langileak eta abertzaleak garelako. Ez gaude ados” izango da.