Bilboko Erruki-Etxeko egoitzan lanuzte mugagabeak apirilaren 15etik aurrera
2013/04/12
Azkenaldian itopuntuan dauka lan-gatazka batek Bilboko Erruki Etxeko Egoitza. Izan ere, abenduan jakinarazi zien Zuzendaritzak langileei soldata %10 jaitsiko ziela. Erabaki hori alde bakarretik hartuta zegoenez, eta bestelako irtenbideak proposatu barik egin zenez, zenbait greba-egun egin izan dira, baina Zuzendaritzaren iritzia aldatzen lortu barik.
Apirilaren 15etik aurrera areagotu egingo dituzte erreibindikazio-ekintzak, eta lanuzte mugagabeak eta mobilizazioak, harik eta Zuzendaritzak hartu dituen neurriak erretira ditzan arte.
Gatazka dela bide hainbat irregulartasun ari dira argitara ateratzen, Zuzendaritzak urtetan burutu izan dituenak: kontratazioak, eginkizunak, lanaldiak... Izan ere, Enpresa Batzordeak zalantzan jarri izan du azken urteetan zehar Zuzendaritzaren kudeaketa. Dena dela, batzordeak orain direla aste batzuk jarri zuen salaketa dela-eta, ikuskaritzak egiaztatu ahal izan du grebalari batzuen legez kanpoko ordezpena. Hori horrela, lan-gatazka handituz doa.