Bilboko Fhimasako langileek astebete daramate greban
2013/03/11
Construcciones Fhimasako langileek mugagabeko grebari ekin diote martxoaren 5etik. Fhimasak 160 langile ditu, eta Bilboko Udalaren azpikontrata da, eta dituen eginkizunen artean Bilboko ur-sarea, espaloiak eta bide publikoko egitura-elementuak mantentzea, konpontzea, jagotea eta zaharberritzea da.
Construcciones Fhimasa, S.A.ko Enpresa Batzordeak jakitera ematen du 4 hilabetez saiatu direla negoziazio kolektiboaren erreformaren eragina moteltzen gure lan-baldintzetan enpresa-hitzarmen baten negoziazioaren bidez, baina enpresaren erantzuna ezezkoa izan da beti.
Elkarretaratzeak eta lanuzteak egin badituzte ere, enpresak uko egiten dio lehen hitzarmena negoziatzeari. Gaur Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratu dira ganorazko negoziazio exijitzeko enpresako zuzendaritzari.