Bilboko Holiday Inn Hotelean lanuztea
2016/06/03

Hoteleko kudeatzaile berriek (GAT – Gestión de Activos Turísticos) hitzarmen kolektiboa bete ez eta zenbait berrantolaketa egin dituztenez, Begoñako Holiday Inn Hotelean —lehen Hotel Avenida— diharduten langileek lanuzte bat egin dute gaur, 07:30etatik 09:30ak arte.
Gatazkaren jatorria 2016ko maiatzaren 3an dago, orduan hoteleko zuzendaritzak alde bakarretik erabaki zuen Bizkaiko Ostalaritza Hitzarmena aplikatzea, hotelean indarrean zegoen enpresa-hitzarmenaren partez. Enpresaren jokaldi makur horren ondorioz nabarmen murriztu dira langileen lan- eta gizarte-arloetako baldintzak.
ELA sindikatuarentzat onartezina da enpresaren jokaldi hori. Izan ere, enpresa-hitzarmena ez aplikatzeko erabaki horren helburu bakarra langileei xantaia egitea da, hitzarmen berria beherantz negoziatzeko.
ELAn borrokan jarraituko dugu langileen baldintzak hobetzearen alde.