Bilboko Horno Artagan enpresa itxi egin da

2016/07/08
Horno Artagan enpresa borondatezko hartzekodunen konkurtsopean deklaratu eta itxi egin da. 14 langilez osaturiko plantillak orain dela bi egun jakin zuen horren berri, eta orain erabateko babes gabezian geratu da.

Langile batzuk eta haien ordezkariak oporretan daudela aprobetxatuz, Horno Artagan enpresa oso ezaguna “bilbainito” gozokiak direla-eta— borondatezko hartzekodunen konkurtsopean deklaratu da, eta gaur itxiko dela jakinarazi die bere 14 langileei. Hasteko, oporrengatik; baina, zantzu guztien arabera, itxiera behin betiko izango da. Enpresak hiru gozodenda ditu Bilbon.

ELAk langileen babes gabezia salatu du. Izan ere, langileek ez dute ezer jakin orain arte, enpresak bere kabuz hartu duen erabakia izan da, eta langileei ez zaie eskaini, ezta jarduerarekin jarraitzeko aukera ere, zenbait gutiziaren patentea, “bilbainito” ospetsuena adibide, zintzilik utziz.

ELAk adierazi du epaitegian pertsonatuko dela, langileen defentsan hobeto jarduteko.