Bilboko Lan Arloko Epaitegiak Gestamp Try Outeko aldi baterako espedientea baliogabetu du

Gestamp Try Out enpresako langileak hilabeteak daramatzate bigarren mailako langileak direla salatzen eta eta epai honek frogatzen duena da Gestamp-ek Erandion egiten duena legez kanpokoa dela. Epaiak ontzat jotzen ditu Lan Ikuskaritzaren txostenak, Gestamp Tooling Erandion eta Gestamp Try Out enpresetan langileen lagape irregularra dagoela dioten txostenak alegia. Ebazpen horri esker, enpresak aldi baterako erregulazio espedientean dauden langile guztiak llanean hastea ahalbidetu beharko du ahal bait arinen.
Ez da azken asteetan enpresaren aurka eta langileen alde lortutako epai bakarra. Orain arte lagapen irregularraren harira eskuratutako epai indibidual guztiek langileari ematen diote arrazoia eta enpresari eskatzen diote arazoa konpon dezala. Hori hala izan arren baina, Gestamp-ek gatazkarekin epiategietan segitzearen aldeko apustua egin du.
GTOko langileen borroka duintasunaren aldeko borroka da, GTEko kideen lan baldintzak parekatzea baita eskatzen dutena.
Gestamp-ek urte luzez diskriminatu ditu GTOko langileak GTE-ko langileei baino soldata baxuagoak ordainduz.
Eta hori gutxi balitz, xantaia izan da enpresak behin eta berriz erabili duen tresna. Langileek baina tinko eutsi dute txantaien aurrean.