Pronovias
Bilboko Maximo Agirre kaleko denda itxi eta langileen kaleratzea iragarri du enpresak

Langileek elkarretaratzeak egingo dituzte abenduaren 13, 14 eta 15ean, 17:00etan, Bilboko Nafarroa kaleko Pronoviasen dendaren parean.
Pronoviasek ohar baten bidez jakinarazi zuen abenduaren 15ean zortzi langile kaleratuko zituztela eta Bilboko Maximo Agirre kaleko denda itxiko zuela. Konpainiak Covid-19aren krisitik eta salmenten murrizketatik eratorritako galera ekonomikoetan oinarritutako kaleratze objektiboak argudiatu ditu.
Hala ere, urte asko lanean daramatzaten langileek enpresak ezarritako salmenta helburuak betetzen dituztela adierazten dute, eta kontratua amaitu eta Bilboko Nafarroa kaleko beste dendara bezeroak birbideratzea dela itxieraren arrazoia.