Bilboko Miserikordia zahar-etxean mobilizazioak hasi dituzte
2013/02/18
Datorren asteazkena, otsailak 20, Bilboko Miserikordia zahar-etxeko langileek bi ordutako lanuztea egingo dute zuzendaritzak ezarri nahi duen soldaten %10ko murruzketa salatzeko.
Bilboko Miserikordia zahar-etxeko zuzendaritzak bere asmoak aldatzen ez baditu, grebara joko dute langileek. Martxorako bi greba egun igagarri dituzte eta apirilarean greba mugagabea egiteko asmoa azaldu dute.