Bilboko portu-aginpideko enpresa-batzordeko ordezkariak lanpostu gutxitzearen aurkako itxialdia hasi dute

2005/12/01

Bilboko portu-aginpideko enpresa-batzordeko ordezkariak lanpostu gutxitzearen aurkako itxialdia hasi dute gaur goizean. Enpresa-batzordeko kideak goizeko 10:00etan hasi dute itxialdia, eta 24 ordu iraungo ditu. Enpresa-batzordeko kideek enpresarekin akordio bat lortzeko negoziazio justu bat zabaltzea ere aldarrikatu dute. Gaurkoa ez da enpresa-batzordeak egingo duen protesta ekintza bakarra. Abenduaren 12an eta 16an ekintza gehiago egiteko asmoa dutela iragarri dute.